Batxilergoa

2 urteko iraupena duen etapa honetan, gure ikasleak ondoren izango dituzten ikasketetan, bai unibertsitatean bai goi mailako zikloetan, arrakasta lortzeko prestatzen ditugu.

Honetarako, alderdi ezberdinetan jartzen ditugu gure indarrak. Ikaslea ardatz izanik, etapa amaitzean lortu nahi ditugun helburuak honakoak ditugu:

  • Formakuntza, adimen eta giza heldutasuna eta ezagutzak ematea, erantzunkizunez eta gaitasunez bizitzan garatzeko eta aurrera eramateko.
  • Ikasle autonomoak lortu nahi ditugu, planifikatzeko gaitasunarekin, esfortzurako eta lan pertsonalerako prestatuak.
  • Ikaslea, modu kooperatiboan bere ikasteko prozesuko protagonista izatea lortu nahi dugu.
  • Gure ikasleak, etorkizunari aurre egiteko gai izatea, pertsona jakitunak, kritikoak, konprometituak eta arduratsuak izatea nahi dugu.

ESKAINTZA AKADEMIKOA

Zientzia eta teknologia(Bere bi ibilbideekin)

Zientifiko-Teknikoa(Ingenieritza eta arkitektura mundua)

Osasun Zientziak(Osasun eta Zientzia mundua)

Giza eta Gizarte zientziak

Gizarte zientziak

ORIENTAZIO AKADEMIKOA

Batxilergoko etapa honetan, jarraipen pertsonalizatuak eta orientazio akademikoak garrantzi handia dute guretzat eta horretan jartzen ditugu gure indarrak ere.