DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 12-16 urte bitartean garatzen den etapa da.

Bertan, ordurarte ikasitako guztia praktikan jarriko da. Aurreko etapetan landutako konpetentzia eta abileziei esker gure ikasleek hainbat diziplinatan dituzten ezagutzak sakontzeko aukera dute, baita beste berri batzuetan lehen urratsak emateko.

Bestalde, autonomia, planifikazioa, esfortzu era lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzen jarraituko dute. Hauek ongi barneratzea izango da etapa honetako erronka handi bat, etorkizun profesional eta sozial arrakastatsu bat burutzeko beharrezko tresnak izanik.

Ikasten ikastea” eta “modu kooperatiboan ikastea” bermatzea bilatzen duten proiektuekin osatzen da gure curriculuma. Horrela, neska-mutilek beren prozesuaren protagonista izaten jarraitzen dute, eta irakasleak ikasleen eta ezagutzaren arteko bitartekari dira.

Gazteen hezkuntza integralari erantzuna emateko aisialdi eta hirugarren eta laugarren munduarekiko sentsibilizazio talde ugari ditugu.