Guraso Elkartea

Presidentea
Fernando Jimeno Leoz

Presidente ordea
Josean Prieto Da Silva

Idazkaria
Mamen Irastorza Barcia

Diruzaina
Imanol Illarramendi Azurmendi

Bokalak
Daniel Arévalo García
Ricardo Bandrés Ermua
Miguel Ángel Bastida Azpiazu
Esmeralda Castro Vera
Aracelí Ocón López-Vailo
Alfonso Galarza Malvid

PRESIDENTEAREN GUTUNA:

Guraso agurgarriak:

Ikasturte berria hastean, eta ohitura denez, hitz batzuk luzatzen dizkizuet eskolako aldizkari honetatik. Lehenengo eta behin ongi etorri guraso berri zein zaharrei, eta ez dago esaterik Elkarteko ateak zabalik dituzuela nahi duzuenerako.

2018-2019 ikasturteak zenbait berri on ekarri dizkigu, besteak beste futbol zelaia eta txikien gela berriak. Honek eskola bizirik dagoela adierazten digu eta hori oso pozgarria da.

Hasteko, urte askotan zehar Guraso Elkartean  egon diren guraso batzuen lana eskertu nahi nuke. Batzuk Elkarteko eguneroko lanean, Zuzendaritza Batzordean partehartuz, eta beste batzuk umeen danborradari bere denbora eta ahaleginak eskeiniz. Garai hauetan ez da erraza borondatezko lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina honetan datza ere bai La Sallek erakutsitako bidea eta gure eskolan inoiz ez dira falta izan horrelako gurasoak eta ziur gaude hemendik aurrera ere ez direla faltatuko. Mila esker bihotz bihotzez!!!

Guraso Elkarteak aurrera eramaten dituen ikasleentzako jarduerak gogoratu nahi nizkizueke. Garrantzitsuenak hauek dira: Liburukide (testu liburuen berrerabilera), eskolaz kanpoko ikastaroak ikasleentzat (judo, ritmika, euskal dantza, pilota, tenis,..) eta Umeen Danborrada. Aipatzekoa da ekintza guzti hauek aurrera eramateko guraso batzuen lana eta, batez ere, eskolako zuzendaritzatik ematen zaigun laguntza, klaseak eta eskolako beste zenbait toki eskeiniz, dena aurrera ateratzeko. Eskolaz kanpoko ikastaroetan 300 ume baino gehiago dauzkagu, Liburukiden (LH 3tik aurrera) ia ikasleen % 100ak parte hartzen du eta Danborradan 200 ikasle inguru. Ekitaldi guzti hauek guraso guztien elkartasunaz burutzen dira, Elkartasuna ere bait da La Salle Eskolako lemarik inportanteenetako bat.

IGEtik beste ekitaldi batzuk ere antolatzen dira: Gabonetako jaia, Bazkari Solidarioa, La Salleko familien jaialdia,… Azpimarratu behar ditugu baita ere Ihaueteriko Konpartsa eta Gazte eta Gurasoen Danborrada.

Bukatzeko gustatuko litzaidake gauza bat azpimarratzea, La Salleko altxorrik garrantzitsuena bere ikasleak izan dira, dira eta izango dira. Ezin dugu hori inoiz ahaztu eta horretarako bai eskolak bai gurasook elkarrekin jorratu behar dugu gure ikasleen bidea, denon etorkizuna hor dagoelako