Lehen hezkuntza

Lehen Hezkuntza 6-12 urte bitartean garatzen den etapa da

Hezkuntza aldi honetan helburua oinarrizko konpetetzien garapen maila lortzea izango da, jarraian aipatzen diren trebetasun kognitibo eta sozialak garatuz: irakurmena eta idazmena, kalkulua eta oinarrizko eragiketa matematikoak, gizarte eta naturaren oinarrizko ezagutzak, alderdi artistikoa eta sormena garatzea, autonomia eta ekimena, lankidetzan aritzea eta giza-harremanak eta afektibitatea zaintzea.

Ikasleak dira norbere garapenaren protagonistak eta ikasketa kooperatiboa lan metodologia nagusia. Planteatzen ditugun jarduera eta metodologiak beraien esperientzia hurbiletik abiatzen diren ezagutzak eraikitzea, alderdi emozionala garatzea, aniztasuna eta inklusioa kontuan hartzea eta bakoitzaren estiloak eta erritmoak errespetatzea ahalbidetzen dute, ikasle bakoitzaren jarraipen hurbila eta tutoretza zainduz.

Gure ikasleen formazio integralaren osagarri moduan IZARTXO aisialdi taldean parte hartzeko aukera izango dute etapa osoan zehar.