Familia agurgarria:

Badator PROEGA astea, gure eskolako solidaritza astea. Datorren astean zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan dugun proiektu solidario bat lagunduko dugu.

Aurten GUATEMALAko SAN MARCOS eskualderako izango da. Proiektuak neska nerabeen haurdunaldi goiztiarra eta nesken kontrako biolentzia ekiditea du helburu, hezkuntza integralaren bitartez.
Bildutako diruarekin proiektu hau 20 eskolatan txertatu nahi da, Bigarren Hezkuntzan. LHko 5-6 mailatan martxan dago jada.

Hona hemen datorren asteko zenbait ekintza:

  • SOBRE TXIKI BAT eramango dute zuen seme-alabek astelehenean etxera, ekarpen ekonomikoa egin ahal izateko.
  • SENTSIBILIZAZIO EKINTZAK gelako ordutegiaren barnean.
  • BIZKOTXO SOLIDARIOA salduko dugu LHn eta BHn, errekreo garaietan eta 16.30etan, ikasleek etxetik ekarritako opilekin. Beraiek esango dizuete zein egunetan dagokion bere gelari bizkotxoa ekartzea (LH3 eta 4, DBH eta BATXeko ikasleek prestatuko dituzte).
  • LARUNBATEAN, martxoaren 14an, BAZKARI SOLIDARIOA! Zirkularra eta izen-emateko formularioa emailez jasoko dituzue. Egun osoko ekitaldi honen kostua12€-takoa da.

BIDEZKO MERKATARITZAREN POSTUA egongo da TANDANACUI-ko taldearen ardurapean. Elikagai biologikoak egongo dira salgai, sentsibilizazio ekintza modura.

Egun hau familia osoarentzat pentsaturikoa da, ANIMA ZAITEZTE!

JOAN DEN URTEKO KANPAINAN 16.702€ jaso genituen eta oso-osoki Hego Sudaneko proiektura bideratu ziren, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat eraikitzeko.

Eskerrik asko!