Aurten Ate-irekien prozesua ezberdina izango da. Osasun neurriak mantendu ahal izateko, banakako edo eta talde txikietan egingo dugu eskolaren aurkezpena eta bisita. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurretiko hitzordua hartzea. Gurekin banakako bilera egin ala talde txiki horietan egingo ditugun saioetara hurbildu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, mesedez, egun eta ordu egokienak eskaini eta antolatu ahal izateko.

Ate irekien egunak, euskaraz ala gazteleraz, hiru egunetan banatuko ditugu, egun bakoitzean bi bilera egingo direlarik: arazoaren 26, 27an eta urtarrilaren 15ean. Lehenengo saioa, euskarazkoa 16:00tan izango da, gaztelerazkoa berriz, 17:30etan.

Aurten ezingo gara, beste ikasturteetan bezala, ikasleekin nahastu, lanean nola ari diren ikusteko.

Hitzordua eskatzeko, jarri gurekin harremanetan:

Telefono honetan 943 45 44 00

edo posta elektroniko bidez, idazkaritza@lasalledonostia.com helbidean.