Gure ikasleek material egokia izatea familian euskaraz abesteko, kantatzeko, ipuinak entzuteko, jolasean egiteko eta denbora pasatzeko: horra hor “Euskaraz Blai Blai” ekimenaren helburua. Azken batean, gure kulturaz gozatzeko leiho ireki bat.

Euskara ezin da izan eskolako geletan soilik erabiltzen den hizkuntza. Familiok paper garrantzitsua jokatzen  dugu hizkuntzaren erabileran eta gure seme-alabek iritsiko duten euskara-mailan.

Eginkizun hori errazteko material hau aurkezten dizuegu:

SARTZEKO KLIKATU HEMEN

Material hau erabiltzeko ez da euskara asko jakin behar, eta ziur gaude oso tresna eraginkorra izango dela gure hizkuntza garatzeko.

Gozatu!