La Sallek bere logotipoa berritu du, garai berrietara egokitzeko, bere betiko izaerari eutsiz

Ikasturte honetan, logotipo berria estreinatuko dugu La Sallen. Izarrak logotipoari dakarkion izaerari eusten dio logotipo berriak, baina aurrekoa baino soilagoa eta dinamikoa da, eta aukera gehiago ematen ditu.

Hausnarketa sakon baten ondorioa da logo berria eta mundu osora zabaltzeko egina da. Gizarteak bizi duen aldaketan parte hartu nahi du La Sallek, baina bidean bere izaera eta balioak galdu gabe, eta, alde horretatik, sinesten dugun horrekiko konpromiso sendoa hartzen dugu. 

Hezkuntza mundua eraldatzeko indar itzela dela sinesten dugu. Balio humano eta kristauetan sinesten dugu. Diferentziek aberastu egiten gaituztela sinesten dugu. Elkarrekin beti hobe dela sinesten dugu. Elkarturik gure helburuak lor ditzakegula. Justizian eta aukera-berdintasunean sinesten dugu. Gure izarrak beti bidea argituko digula sinesten dugu, eta La Salleko Joan Bautistaren misioak bizirik dirauela, tokian-tokian, milaka pertsonaren konpromisoari eta lan eskuzabalari esker.

Hau duzu La Salleren logotipo berria aurkezteko bideoa: