Haurrak Beti Jolasean

Euskararen Udal Patronatuak antolatutako jarduera da. Haurrak ordubete pasatzen dute begiralearekin jokoak, abestiak, antzerkiak, esku-lanak eta jarduera ludikoak egiten euskaraz, giro lasaian. Begiraleak saiatuko dira haurrak ahalik eta gehien komunikatu eta hitz egin dezaten, ondo pasatuz eta euskaraz soilik hitz eginez.