Musika Eskola

Ikastetxeko Musika Eskolak gure ikasleei musika munduan hasteko aukera ematen die 4 urtetatik aurrera. Beraiengan musikarekiko interesa piztea eta ikasteko gogoa sortzea da helbururik nagusiena. Txikitatik musika tailerrarekin hasten dira (musika- jokoak, fitxak, entzunaldiak, perkusiozko instrumentuak…) eta aurrerago instrumentu bat jotzen ikasteko aukera izaten dute. Irakasleak musikari adituak dira eta klaseak euskaraz ematen dira.