Oxford

OXFORD TEST OF ENGLISH

La Salle Donostia, “Oxford Test of English”aren aztertzaile ofiziala gara.

Azterketa online burutzen da bere osotasunean gure eskolan bertan eta azterketa gaindituz gero, ingelesean B1 edo B2 titulazioa lortzen da.

Azterketaren xehetasun guztiak bertan daude: OXFORD TEST OF ENGLISH

Prezioa

  • La Salleko ikasle, guraso ala langileak: 80 euro.
  • Bestelako prezioa: 90 euro.

Matrikula egiteko prozedura:

Deialdia antolatzerakoan, familiei zirkularra bidaliko zaie eta web orri honetan bertan jakinaraziko da; baita sare sozialetan ere.

Azterketa egunean, ordua baino 15 minutu lehenago egon beharra dago, eskolako harreran, NAN agiriarekin batera.

Oxford Test of English azterketak

FROGAREN EZAUGARRIAK

Suspenditzen ez den froga

Nota orokorra eta trebetasun bakoitzaren kalifikazioa adierazten duen ziurtagiria da: reading, listening, writing eta speaking.
Azterketa ez da gainditzen ezta suspenditzen. Zure ingeles maila egiaztatzen du. Ebaluatzen diren hizkuntza maila A2 eta B2ren artekoak dira.

Zure mailara egokitzen den online metodologia

Azterketaren metodologia erraza da, beraz, ez duzu lehenik prestatu beharko. Bi ordu irauten dituen online froga da.
Azterketan zehar zure aurrerapena ikusi ahal izango duzu,  geratzen zaizun denbora ere. Daukazun mailara egokitzen den azterketa da. Hau da, modulu bakoitzaren kalifikazioa erantzunen araberakoa da, beraz, bakoitzean duzun maila adieraziko zaizu.
Azterketa ezagutzeko, DEMO HAU erabili daiteke.

Emaitza 15 egunetan

Beste azterketa batzuekin alderatuz, arinagoa eta eraginkorragoa da. Behin froga eginda eta handik 15 eguneko epean, zure posta elektronikoan jasoko duzu zure nota orokorra eta baita modulu bakoitzeko kalifikazioa.

Nota hobetu daiteke

Arrazoia edozein dela, trebetasun baten emaitzarekin ados ez bazaude, ez duzu azterketa osoa berriz egin beharko. Hobetu nahi duzun/dituzun moduluetara soilik aurkeztu zaitezke berirro.

Noretzat da

Azterketa hau, ingeles maila modu ofizialean egiaztatu behar dutenentzat, maila minimoa eskatzen duten ikastaroetan izena eman behar dutenentzat edota maila hau eskatzen duten lanpostuak lortu nahi dutenentzat da.
Bestalde, norbere hizkuntza maila ezagutzeko modua ere bada trebetasun bakoitzean, norberetzat  zailen diren ezagutza-eremuak indartuz.
16 urte baino gehiago izan behar dira azterketa egin ahal izateko.