Aurten ere, Justizia eta Bakearen astea ospatzen dugu eskolan.

Maila guztietan landuko dugu, goizeko gogoetak, jarduera ezberdin, eta kanpoko pertsonen esperientzia pertsonalak.

Mundu hobeago baten alde egiten dugu lan.

BAKEA ERAIKITZEA

aukeratzen dugu
00_EUSK_TRIPTICO-2020

Aste honetan zehar maila guztietan jarduera desberdinekin BAKEA, JUSTIZIA eta SOLIDARITATEA landuko ditugu. 

Urtarrilaren 30ean Bakearen Nazioarteko eguna ospatzen denez, aste honetan ekintza bereziak aurrera eramango ditugu eskola saioetan, bakeaz hitz egiteko eta balore hau sustatzeko. 

Proyde Proegan proposatzen diren materialak hezkuntzarekin lotura daukate: Etorkizuna eraikitzen dugu, hezkuntza gure tresna! Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) desberdinen inguruko lanarekin jarraituz, gure erakunde solidarioek GIH 4ri buruz gogoeta egitera bideratu nahi dute ikasturte honetako kanpaina. Horren helburu nagusia izanik 2030era arte hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan eta pertsona guztientzat ikaskuntza aukerak sustatzea. Izan ere, etorkizun iraunkorra eraikitzeko, denok balio dugu. 

Aurtengo Proyde Proega kanpainak Togon garatzen ari den proiektuan parte hartuko du: Togo iparraldeko haurrentzako kalitatezko lehen hezkuntzako programa sendotzea. Proiektu honen bidez zonaldeko hezkuntza-mailako baliabideen eskasiari erantzun nahi zaio. Proiektuak bi ardatz hauek izango ditu: 

  1. Eskoletako irakasleen formazioa hobetzea. Sareko hainbat landa-eskoletako 10 irakasleren formazioarekin eta eskola-akonpainamendu pedagogikoaren indartzearekin batera.
  2. Eskoletako Kantinak izeneko jarduerari laguntzea (eskola-jantokiak), ikasle asko ikasturtea jarraitu ahal izateko zerbitzu horren beharrean delako.

Hau dela eta, gure solidaritateari berriro deitzen diogu ea guztion artean proiektuari erantzun egokia emateko proiektua aurera eramateko.