Guraso Elkartea

Presidentea
Mamen Irastorza Barcia

Presidente ordea
Josean Prieto Da Silva

Idazkaria
Leyre Gómez

Diruzaina
Imanol Illarramendi Azurmendi

Bokalak

Sonia Gabilondo

Oihana Subiza

Anabel Asensio

Leire Fernández

David Blanco

Elena Huete

PRESIDENTEAREN GUTUNA:

Agurra 

Guraso agurgarriak: 

Ikasturte berria hastean, eta ohitura denez, hitz batzuk luzatzen dizkizuet eskolako aldizkari honetatik. Lehenengo eta behin ongi etorri guraso berri zein zaharrei, eta ez dago esaterik, Elkarteko ateak zabalik dituzue nahi duzuenerako. 

Hasteko, urte askotan zehar Guraso Elkartean egon diren guraso batzuen lana eskertu nahi nuke. Batzuk Elkarteko eguneroko lanean, Zuzendaritza Batzordean partehartuz, eta beste batzuk umeen danborradari bere denbora eta ahaleginak eskeiniz. 

Garai hauetan ez da erraza borondatezko lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina honetan datza ere La Sallek erakutsitako bidea eta gure eskolan inoiz ez dira falta izan horrelako gurasoak eta ziur gaude hemendik aurrera ere ez direla faltatuko. Mila esker bihotz bihotzez!!! 

Aurten IGEak egiten dituen jarduera batzuk martxan jarri ahal izan ditugu, guztiak egitea gustatuko litzaiguke, baina ezinezkoa izan da.Guraso Elkarteak aurrera eramaten dituen ikasleentzako jarduerak gogoratu nahi nizkizueke. Garrantzitsuenak hauek dira: Liburukide (testu liburuen berrerabilera), eskolaz kanpoko ikastaroak ikasleentzat (judo, ritmika, euskal dantza, pilota, tenis,..) eta Umeen Danborrada eta Familien Danborrada. Aipatzekoa da ekintza guzti hauek aurrera eramateko guraso batzuen lana eta, batez ere, eskolako zuzendaritzatik ematen zaigun laguntza, klaseak eta eskolako beste zenbait toki eskeiniz, dena aurrera ateratzeko. Eskolaz kanpoko ikastaroetan 300 ume baino gehiago dauzkagu, Liburukiden  ia ikasleen % 100ak parte hartzen du ,Umeen Danborradan 200 ikasle inguru eta Familien Danborradan 130 ikasle eta guraso inguruan.Ekitaldi guzti hauek guraso guztien elkartasunaz burutzen dira, Elkartasuna ere bait da La Salle Eskolako lemarik garrantzitsuenetariko bat. 

IGEtik beste ekitaldi batzuk ere antolatzen dira: Gabonetako jaia, Bazkari Solidarioa, La Salleko familien jaialdia,…eta Inaueteriko Konpartsan eta Familien Danborradan egiten den lan handia azpimarratu behar da. IGEak laguntzen dituen ekarpenak gehitu nahi nituzke, hala nola: TIC-TAC proiektu informatikoa (Chromebook, ekipoak kargatzeko armairu elektrifikatuak), SAIEKO, ESKOLA KIROLA, Gabonetako lehiaketetarako sariak

Bukatzeko gauza bat azpimarratzea gustatuko litzaidake, La Salleko altxorrik garrantzitsuena bere ikasleak izan dira, dira eta izango dira. Ezin dugu hori inoiz ahaztu eta horretarako bai eskolak bai gurasoak elkarrekin jorratu behar dugu gure ikasleen bidea, denon etorkizuna, hor dagoelako. 

Mamen Irastorza Donostiako La Salleko IGEko lehendakaria