Ate irekiak

Abenduaren 16an

Eskola bat, ez da bere instalakuntzak, materialak, teknologia ala metodologia, eskola harremana da, pertsonen arteko elkargunea.

Pandemia garaian familia batek idatzitako mezua:

“Horrelakoetan erakusten da eskola ez dela eraikin bat, eskola osatzen duten pertsonak baizik”.

 

Guztiz ados gaude, azken bi ikasturteetan gauza asko ikasi ditugu, eta batez ere, bageniekien gauza garrantzitsu baten konfirmazioa bizi izan dugu. Eskola bat, bertan egunerokoan dauden pertsonek osatzen dute, eskola funtsean, harremana da.

Horregatik, bertan lan egiten dugun pertsonen zatitxo bat erakutsi nahi dizuegu, zuen eta zuen seme-alaben bidelagun izan daitezkeenak datozen urteetan. Bidelagun izate horretan dago hezkuntzaren muina. Horretarako, hainbat irakasle elkarrizketatu ditugu, aurretik galderak ez zekizkiten, eta hemen eskaintzen dizuegu laburpentxo bat.

Oraindik hurbilagotik ezagutu nahi bagaituzu, deitu gaitzazu, idatzi eta zatoz gu ezagutzera.

Laster galdera eta erantzun gehiago!