Idazkaritza irekita dagoen orduetan eskolara ezin bazara hurbildu, gure idazkaritza birtuala erabil dezazun eskatzen dizugu, ikastetxearen webgune bertatik:
Erabili HARREMANETARAKO atala zure eskaera, iradokizuna, kontsulta eta abar bidaltzeko. Administrazio, idazkaritza eta harrera taldea, ahalik eta azkarren erantzungo dizu telefonoz edo posta elektronikoz.
Eta berritasun gisa, BIDEO-HARRERA atala erabili idazkaritza/harrera ko langileekin bideo-dei bat egiteko; Ordenagailu, tablet edo telefono batetik egin dezakezu. Google Chrome nabigatzailea baino ez duzu erabili beharko (tablet edo telefono bidez bada, Google Meet instalatuta eduki beharko duzu).
Jakina, TELEFONOZ ere dei dezakezu ikastetxeko zenbakira.