Donostiako La Sallen sortzen dugun karbono-aztarna murrizteko hainbat jarduera jarri dugu martxan, eta, besteak beste, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren aldeko apostua egin dugu.

OZASANen eskutik, ikastetxeko teilatuan eguzki-panelak jarri ditugu, elektrizitatea sortu eta kontsumo propioan erabiltzeko. Sare elektrikoaren alternatiba gisa eguzki-teknologia fotovoltaikoarekin bat eginez, Donostiako La Sallen apustu sendoa egiten dugu sortutako energiaren beraren kudeaketa eraginkorraren alde, bai inbertsio ekonomiko gisa, baita gure ingurumen-inpaktua murrizteko bitarteko gisa ere.

Instalatutako eguzki-moduluek eguzki-argia erabiltzen dute energia elektrikoa sortzeko, inolako motorrik gabe eta inolako hondakin edo zaratarik eragin gabe; ezaugarri horiek guztiz bat datoz gure karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, ikastetxearentzat eta ingurukoentzat eragozpenik sortu gabe.

Panelek eguzki-izpietatik metatzen duten energia guztia bihurgailu batera doa, eta horrela gure egunerokoan erabili dezakegu. Gainera monitorizazio-sistemak instalazioaren funtzionamenduaren eta sortutako energiaren kudeaketa eraginkorraren urrutiko jarraipena egitea ahalbidetuko digu.