Ordutegia 7:30 – 9:00
Erabiltzaileak:
- Zerbitzua eskatzen duten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zabalduta.
- Egunero edota egun soltetan eska daitekeen zebitzua.
- Egun solte edota erabilera puntuala egingo duten ikasleek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik; nahikoa dute egunean bertan zerbitzura jo eta zaintzaleari adieraztea.
Tokia:
- Haur Hezkuntzako eraikuntzan.
Egutegia:
- Haur Hezkuntza 2 urteko geletako ikasleek egokitzapen epearen ondoren izango dute erabilgarri zerbitzua.
- Hau Hezkuntza 3 urte eta Lehen Hezkuntza 6.maila bitartean, eskola egutegiarekin bat egingo du.