MATRIKULAZIOA EGITEKO HITZORDUA:

Eskatu gure eskolan matrikulazioa egiteko hitzordua HEMEN. Flechas negras a la izquierda - Iconos gratis de flechas

MATRIKUAZIOA 2024-2025 LA SALLE DONOSTIA
 
Idatzi honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu, otsailaren 7tik 23ra bitarte irekita egongo dela 2024 2025 ikasturteari begira, Ikastetxe honetan izena emateko epea ikasle berrientzat derrigorrezko maila guztietan: Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
 
Gogoratu nahi dizuegu bi urteko haurrak (2022 urtean jaioak) hartzen ditugula. Eta HH, LH eta DBHko maila guztietan D eredua eskaintzen dugula.
 
Matrikulazioa egiteko bi modu dituzue:

 – On-line: otsailaren 7tik 23ra   https://ikasgunea.euskadi.eus/es
 – Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, otsailaren 7tik 23ra.

Bigarren modua aukeratuz gero, izen-ematea ikastetxeko idazkaritzan egingo da, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 16:45etara. Aurretik hitzordua eskatzea eskatzen da.

943 454 400 edo idazkaritza@lasalledonostia.com