2 urtetik 6 urte bitarteko etapa da
2 uteko gelako helburu nagusia eskolarekiko ahalik eta egokitzapen hobea egitea da. Irakasleekin, ikaskideekin eta eskolako espazio ezberdinekin. Ume eta familia bakoitza etxean bezala sentitu dadin.
3, 4 eta 5 urteko geletan, bakoitzaren erritmoa errespetatuz, umeak modu globalean hurrengo etapetarako prestatzen ditugu. Batez ere jarreretan erreparatuz eta lagunduz, alderdi emozionalari duen garrantzia emanez. Esparru ezberdinetan esperimentatu eta lan egiten dugu: artistikoan, musikalean, linguistikoan, matematikoan, emozionalean, korporalean… ikasketa kooperatiboa ardatza izanik. Ume bakoitzaren garapenaren erritmoa une oro errespetatuz.
- Psikomotrizitarea: gorputza eta jolasaren bidez hezten laguntzeko.
- Ikasketa kooperatiboa: elkarlanean era ardurekin ikasteko, lan eta proiektu ezberdinen bidez.
- Matematika: modu manipulatiboa eta bisualarekin lagunduz.
- Ingelesaren hasiera.
- La Salleko berezko programen bidez, alderdi ezberdinak landu eta estimulatu egiten ditugu: emozionala, neuronala, sormena…
- Musika saio gidatuak.
Zure interesekoa izan daiteke: Goizeko Zaintza.